III CONCURSO INTERNACIONAL DE RELATO BRUMA NEGRA

..

III CONCURSO INTERNACIONAL DE RELATO BRUMA NEGRA

El Ayuntamiento de Plentzia, en colaboración con la revista digital Calibre 38, convoca el III Concurso Internacional de Relato Bruma Negra, de acuerdo con las siguientes

BASES:

1. Podrán participar personas mayores de 18 años, sin importar su nacionalidad o país de residencia, siempre y cuando el relato esté escrito en lengua castellana.

2. La temática será negra, de intriga o policiaca, con el mar como elemento integrante del relato.

3. Se presentará un solo trabajo por autor o autora, quien firmará con seudónimo. Su extensión deberá ser de un mínimo de 1.000 palabras y un máximo de 3.000, título, citas y seudónimo incluidos. Tanto el título del relato como el seudónimo deberán aparecer en la primera página de la obra.

4. Los relatos, que deberán ser originales e inéditos y no habrán sido premiados con anterioridad, se enviarán por correo electrónico a la dirección relatosbrumanegra2015@gmail.com, con las siguientes condiciones:

– En el asunto del mensaje deberá escribirse “Concurso de Relato Bruma Negra”.

– El mensaje electrónico solo incluirá dos documentos adjuntos en formato Word:

a) Uno (nombrado con el título del relato más el seudónimo) con el relato, que incluirá el título y el seudónimo en la primera página.

b) Otro (nombrado únicamente con el seudónimo) incluirá el título de la obra y los datos personales del autor o autora: nombre y apellidos, DNI o pasaporte, dirección completa, ciudad y país de residencia, teléfono de contacto, dirección de correo electrónico y una breve biografía (máximo 200 palabras).

5. Si alguna obra no cumple con alguna de las bases señaladas anteriormente, el jurado tendrá derecho a eliminarla del concurso.
JURADO y FALLO

6. La composición del jurado se dará a conocer durante la celebración de los III Encuentros Bruma Negra, que tendrán lugar en Plentzia (Bizkaia) el 26 y 27 de junio de 2015. En su clausura se dará a conocer el nombre de la persona ganadora del concurso de relatos. Una vez fallado este, se publicará el acta del jurado en la web del Ayuntamiento de Plentzia y en la revista digital Calibre 38 (revistacalibre38.wordpress.com). El fallo se comunicará también por correo electrónico a la persona ganadora.
PLAZOS

7. El plazo de admisión de trabajos se abrirá el 9 de abril de 2015 a las 00:00 y se cerrará el 31 de mayo a las 23:59.
PREMIOS

8. El jurado seleccionará cinco relatos para publicar una antología en formato digital en la web de la revista digital Calibre 38. Además, el relato ganador recibirá un premio en metálico de 300 euros.

 

Lanbro Beltza III. Nazioarteko Ipuin Lehiaketa

Plentziako Udalak, Calibre 38 aldizkari digitalarekin batera diharduelarik, Lanbro Beltza III. Nazioarteko Ipuin Lehiaketa antolatu du. Hona hemen lehiaketaren
ARAUAK:

1. Parte-hartzaileak gutxienez 18 urtekoak izango dira, edozein nazionalitate zein bizilekutakoak. Ipuina, aldiz, gaztelaniaz idatzi beharko dute.

2. Ipuinaren generoa beltza, intrigazkoa edo poliziala izango da, itsasoa delarik kontakizunaren ezinbesteko osagaia.

3. Idazleek ipuin bana besterik ez dute aurkeztuko eta izenordez sinatuko dute. Ipuinak gutxienez 1.000 hitz izango ditu eta gehienez 3.000, titulua, aipuak eta izenordea barnean. Hala titulua nola izenordea ipuinaren lehen orrialdean agertu beharko dira.

4. Ipuinak, originalak, argitaratu gabeak eta saritu gabeak, relatosbrumanegra2015@gmail.com helbide elektronikora bidaliko dira, eskakizun hauek betetzen dituztelarik:

– Mezuaren gaian “Lanbro Beltza Ipuin Lehiaketa” idatziko da.

– Mezuak bi dokumentu erantsi baino ez ditu izango, biak Word formatukoak:

a) Lehenean ipuina joango da. Lehen dokumentu honen izena ipuinaren tituluak eta egilearen izenordeak osatuko dute. Lehen orrian berriro aipatuko dira titulua eta izenordea.

b) Bigarrenean ipuinaren titulua eta idazlearen datuak joango dira: izen-abizenak, NAN edo pasaportea, helbide osoa, bizilekua (hiria eta herrialdea), telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta biografia laburra (gehienez 200 hitzekoa). Bigarren dokumentu honen izena idazlearen izenordea izango da.

5. Ipuinen batek aurreko arauetako bat bete ezean, epaileek eskubidea izango dute lehiaketatik baztertzeko.
EPAILEAK eta ERABAKIA

6. Epaileak nortzuk diren Lanbro Beltza III. Topaketak egin bitartean jakinaraziko dugu. Topaketak 2015eko ekainaren  26ean eta 27ean egingo ditugu Plentzian (Bizkaia) eta horien klausuran jakinaraziko da, halaber, lehiaketaren irabazlearen izena. Epaileen akta Plentziako Udalaren webgunean eta Calibre 38 aldizkari digitalean (revistacalibre38.wordpress.com) argitaratuko da. Epaileen erabakia posta elektronikoz ere jakinaraziko zaio irabazleari.
EPEAK

7. Ipuinak aurkezteko epea 2015eko apirilaren 9an 00:00etan egongo da zabalik eta maiatzaren 31n itxiko da, 23:59an itxi ere.
SARIAK

8. Epaileek bost ipuin hautatuko dituzte, Calibre 38 aldizkariaren webgunean formatu digitaleko antologia argitaratzeko xedez. Horretaz gain, 300 euroko saria ere badago ipuin irabazlearentzat.

Share on Facebook0Share on Google+4Pin on Pinterest0Email this to someone

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *